lunes, 14 de mayo de 2012

6. Lana

Zer da kurrikulua?
Eskolako praktika ahalbidetuko duten estrategien irizpideen multzo da, bertan ondorengo estrategia edo atalak aurki ditzazkegu:
     - Helburuen definizioa.
     - Edukiak.
     - Baliabide metodologikoak.
     - Bitarteko didaktikoak.
     - Ebaluazio sistemak.
Espainian, kurrikuluaren irizpideak hurrengo ordenean zehazten dira:
     - Estatuaren politika.
     - Ikastetxearen politika.
     - Ikasgelaren politika.


Motak:
Espainian indarrean dagoen kurrikulu eredua, esan behar da eredu irekia dela. Ondoren kurrikuluaren inguruan dauden motak azalduko ditut, aurretik hiru mota daudela esan behar dut:
   Irekia: Nahiz eta estatuak kurrikulu bat zehaztu estatu mailan betetzea derrigorrezkoa dena, autonomia erkidego bakoitzaren kultur errealitatearen arabera zehaztuko da.
   Ezkutua: Eskolaren kurrikuluaren eraginpetik kanpo geratzen diren hezkuntza arloko eraginen multzoa da.
   Itxia: Aurrez ezarritako helburu, eduki eta bitartekoak biltzen ditu, modu homogeneo batez eta programa zehatz eta aldaezin bati jarraituz.


Bere funtzioa:
Kurrikuluan zehaztutakoa ikastetxean betetzea.


Helburuak-Xedeak:

Helburuak, balore filosofiko eta sozialetan lortu nahi diren asmoak dira eta hauek pedagogiari dagozkio.
EAEan Haur Hezkuntzaren xedeak garapen fisiko, intelektual, afektibo eta sozial osoa eta orekatua lortzea da. Hauek haurraren irudi positiboa eta orekatua eraikitzea autonomia handiagoa izan dezan, mugimendua eta gorputzaren kontrol-ohiturak, komunikazioaren eta hizkuntzaren adierazpenak, bizikidetzarako eta gizarte-harremanetarako funtsezko jarraibideak, eta ikasleen ingurunaren ezaugarri fisikoen eta sozialen aurkikuntzan oinarritzen dira.


Gaitasunak:

Haur Hezkuntzako gaitasunak, hezkuntzako gaitasun orokorrak kontuan hartuta zehazten dira, eta honako hauek dira: 
-Ikasleak testuingurura egokituta bereganatzen duen jakintzen, trebetasunen, jarreren eta balioen konbinazio integratua, alegia, arduraz bizitzen ikastea, ikasten eta pentsatzen ikastea, komunikatzen ikastea, elkarrekin bizitzen ikastea, pertsona gisa garatzen ikastea, egiten eta ekiten ikastea.



Esparruak:
Kurrikuluaren helburuak lortzeko eduki batzuk egituratu behar dira, hauek hezkuntza sistemaren hasierako etapetan orokortzeko joera ematen da eta ondorengoetan berriz, espezializatzeko joera, honela hezkuntza-edukiak honako esperientzia-eremuen arabera antolatzen dira: norberaren ezagutza eta autonomia pertsonala, ingurunearen ezagutza eta hizkuntzare barne komunikazioa ea adierazpena.


Pedagogia printzipioak:
Oinarrizko Hezkuntzaren Kurriculuak ezartzen dituen oinarrizko gaitasunak dira. Hauek aldi berean, ikasleen aniztasuna kontuan hartuko dute, honela, etapa bakoitzeko helburu orokorrak malguak izango dira eta ikastetxeek errefortzu-mekanismo egokiak jarri beharko ditu ere horiek betetzeko.



Ebaluaketa:
Kurrikuluaren aplikazioaren gainean erabakiak hartzeko, lehenengo informazio lortzen da, hasierako ebaluazioaz diagnostikoa eginez. 
Ondoren, prozesuen eta emaitzen ebaluazioa egingo da. 
Haur Hezkuntzako irakasleek irakaskuntza-prozesua, beren hezkuntza-jardutea eta haurrek gaitasunak eskuratu dituzten ala ez ebaluatuko da. Familiek honen informazioa gutxienez hiru hilean behin jasoko dute. 
Ikasleak Lehen Hezkuntzara automatikoki igaroko dira, premia berezia dituztenak izan ezik, zeintzuk urtebete bat gehiago egon ahalko dira.


No hay comentarios:

Publicar un comentario