lunes, 14 de mayo de 2012

6. Lana

Zer da kurrikulua?
Eskolako praktika ahalbidetuko duten estrategien irizpideen multzo da, bertan ondorengo estrategia edo atalak aurki ditzazkegu:
     - Helburuen definizioa.
     - Edukiak.
     - Baliabide metodologikoak.
     - Bitarteko didaktikoak.
     - Ebaluazio sistemak.
Espainian, kurrikuluaren irizpideak hurrengo ordenean zehazten dira:
     - Estatuaren politika.
     - Ikastetxearen politika.
     - Ikasgelaren politika.


Motak:
Espainian indarrean dagoen kurrikulu eredua, esan behar da eredu irekia dela. Ondoren kurrikuluaren inguruan dauden motak azalduko ditut, aurretik hiru mota daudela esan behar dut:
   Irekia: Nahiz eta estatuak kurrikulu bat zehaztu estatu mailan betetzea derrigorrezkoa dena, autonomia erkidego bakoitzaren kultur errealitatearen arabera zehaztuko da.
   Ezkutua: Eskolaren kurrikuluaren eraginpetik kanpo geratzen diren hezkuntza arloko eraginen multzoa da.
   Itxia: Aurrez ezarritako helburu, eduki eta bitartekoak biltzen ditu, modu homogeneo batez eta programa zehatz eta aldaezin bati jarraituz.


Bere funtzioa:
Kurrikuluan zehaztutakoa ikastetxean betetzea.


Helburuak-Xedeak:

Helburuak, balore filosofiko eta sozialetan lortu nahi diren asmoak dira eta hauek pedagogiari dagozkio.
EAEan Haur Hezkuntzaren xedeak garapen fisiko, intelektual, afektibo eta sozial osoa eta orekatua lortzea da. Hauek haurraren irudi positiboa eta orekatua eraikitzea autonomia handiagoa izan dezan, mugimendua eta gorputzaren kontrol-ohiturak, komunikazioaren eta hizkuntzaren adierazpenak, bizikidetzarako eta gizarte-harremanetarako funtsezko jarraibideak, eta ikasleen ingurunaren ezaugarri fisikoen eta sozialen aurkikuntzan oinarritzen dira.


Gaitasunak:

Haur Hezkuntzako gaitasunak, hezkuntzako gaitasun orokorrak kontuan hartuta zehazten dira, eta honako hauek dira: 
-Ikasleak testuingurura egokituta bereganatzen duen jakintzen, trebetasunen, jarreren eta balioen konbinazio integratua, alegia, arduraz bizitzen ikastea, ikasten eta pentsatzen ikastea, komunikatzen ikastea, elkarrekin bizitzen ikastea, pertsona gisa garatzen ikastea, egiten eta ekiten ikastea.



Esparruak:
Kurrikuluaren helburuak lortzeko eduki batzuk egituratu behar dira, hauek hezkuntza sistemaren hasierako etapetan orokortzeko joera ematen da eta ondorengoetan berriz, espezializatzeko joera, honela hezkuntza-edukiak honako esperientzia-eremuen arabera antolatzen dira: norberaren ezagutza eta autonomia pertsonala, ingurunearen ezagutza eta hizkuntzare barne komunikazioa ea adierazpena.


Pedagogia printzipioak:
Oinarrizko Hezkuntzaren Kurriculuak ezartzen dituen oinarrizko gaitasunak dira. Hauek aldi berean, ikasleen aniztasuna kontuan hartuko dute, honela, etapa bakoitzeko helburu orokorrak malguak izango dira eta ikastetxeek errefortzu-mekanismo egokiak jarri beharko ditu ere horiek betetzeko.



Ebaluaketa:
Kurrikuluaren aplikazioaren gainean erabakiak hartzeko, lehenengo informazio lortzen da, hasierako ebaluazioaz diagnostikoa eginez. 
Ondoren, prozesuen eta emaitzen ebaluazioa egingo da. 
Haur Hezkuntzako irakasleek irakaskuntza-prozesua, beren hezkuntza-jardutea eta haurrek gaitasunak eskuratu dituzten ala ez ebaluatuko da. Familiek honen informazioa gutxienez hiru hilean behin jasoko dute. 
Ikasleak Lehen Hezkuntzara automatikoki igaroko dira, premia berezia dituztenak izan ezik, zeintzuk urtebete bat gehiago egon ahalko dira.


5. Lana

Zein dira zuek ondo ikasteko behar dituzuen baldintzak?
Nik pertsonalki, ondo ikasteko ondorengo baldintzak behar ditut:
          - Ikasi behar dudan materiala modu garbi eta ulergarri batean egotea.
          - Irakasleak azalpen ulergarriak ematea eta nire zalantzak behar bezala argitzea.
          - Ikasi behar dudan gelan, mahai zabal bat izatea, argi on bat izatea eta bertan isiltasuna.
          - Zer ikasi behar den garbi izatea.


Nola irakatsi dizuete gaur egun arte?
Gaur egunera iristeko, lehendabiziko, haur hezkuntzan egon naiz, ondoren, lehen hezkuntzan, ondoren derrigorrezko bigarren hezkuntzan, gero, batxilergoan, ondoren, goi mailako modulu bat egin nuen eta orain unibertsitatean nago. 
Beraz, esan dezaket ikastetxe dexente pasatu ditudula, konkretuki bost. 
Nola irakatsi didaten? Ba deneik eduki dute egia esan, irakasle txarrak dexente izan ditut baina irakasle oneren bat ere bai, baina proportzioan txarrak gehiago. 
Askotan ikasteagaitik ikastea tokatu zait ezer ulertu gabe, ikasi beharrekoa ikasi, azterketa gainditu eta hurrengo egunerako guztia ahaztuta. Beste batzuetan aldiz, bideo eta azalpenen bidez, guztia ulergarriagoa egin didaten irakasleak ere izan ditut, horrela bai ikasi dut behar den bezela, beraiek ere esfortzu bat egin dutelako klasea atsegina eta ulergarria izan dadin.

4. Lana

Neutraltasuna eta irmotasuna

Hasteko, esan behar dut, hezkuntza formalaren barruan balore asko direla transmititzen ditugunak, hauek askotan nahigabe transmititzen ditugu, baloreak esan behar da eguneroko bizitzan ere erabiltzen direla, horregaitik esan dut askotan nahigabe transmititzen ditugula.
Haurren inguruan ari garenez, konkretuki haur hezkuntzako haurrekin, esan behar dut, hauei etxean balore ezberdinak transmitituko dizkietela, eta baita ere esan behar dut haur guztiei ez dietela balore berdinak transmitituko, haur bakoitza mundu bat dela esan dezakegu.
Guztiok ezberdinak gara, aurretik esan dudan bezela, bakoitza mundu bat gara. Beraz, ezinezkoa da guztiok modu berdinean pentsatzea eta iritzi berdina edukitzea. Horren inguruan esan behar dut oso aberasgarria dela denok ikuspuntu berdina ez izatea, bestela mundu hau oso aspergarri izango litzateke.
Geroz eta arruntagoa eta normalagoa da inmigrazioa dela eta herrialde batean kultura desberdinetako pertsonak ikustekoa, hau aberasagarria dela esan dezaket, horrela aukera baitaukagu kultura ezberdinak ezagutzeko.
Askotan errepikatzen den gauza bat ondorengoa da: "Gizartean gertatzen diren aldaketak hezkuntzan du eragin zuzena". Ni pertsonalki, horrekin ados nago, azkenean gizartean aldaketak egoteak, beste alderdi guztietan aldaketak egotea dakar.
Testuan jartzen duen guztia kontuan izanda egokiena neutrala izatea izango litzateke. Neutrala izatea ez da batere erraza, baina irakasleen egitekoetako bat hori dela esan daikete. 
Nire ustez, neutrala izatea oso egokia da, ni honen aldekoa naiz, baina onartzen dut ez dela batere erraza, beraz, guztiok egin beharreko esfortzu bat da.



1. Lana

Zer da hezkuntza eta zer transmitizen digu honek? 
Balore, ezagutza eta ohitura ezberdinak erakusten digun prozesu bat da.



Nortzuk dira hezituak eta nortzuk hezitzaileak?
Hezituak ikasleak dira eta hezitzaileak irakasleak.



Non ematen da hezkuntza?
Hezkuntza eskolaz gain etxean ere ematen da.




Zer da didaktika?
Pedagogiaren zati bat da, honek zer erakutsi azaltzen du. Didaktikan parte hartzen dutenak, irakaslea, ikaslea, aprendizaia eta kurrikuluma dira.






Zer da pedagogia?
Hezkuntzaren aztertzailea da, pedagogiak hezkuntza du helburu.




2. Lana

Hezkuntza formala:
Hezkuntza formala eskolan ematen dena da.



Hezkuntza ez formala:
Eskolatik kanpo ematen den hezkuntza da, baina beti zerbait konbretua erakusteko asmoz, adibide bezala, akademia bat.

3. Lana


ORDENIK EGOKIENA:

Kultura - Hezkuntza - Gizarteratzea

Orden egokiena aukeratzerakoan, esan behar dut zalantza handiak izan ditudala batez ere bi aukeren artean, baina azkenean buelta batzuk eman ondoren aurretik idatzitako aukerarekin geratzea erabaki dut.

Ondoren, orden hori aukeratzearen arrazoia emango dut modu labur batean.
Kulturaren inguruan esan behar dut, jaiotzen garen momentutik kultura bat ezartzen digutela, bakoitza jaiotzen den lurraldearen arabera kultura bat edo beste jasotzen du.

Kultura bat jaso eta gero hezkuntza bat jasotzen dugu, hezkuntza esan behar oso txikitatik hasten garela jasotzen.

Kultura eta hezkuntzaren ondoren gizarteratzea kokatuko nuke, eskoletan, hezkuntzarekin, bizitzan gure kabuz baliotzeko prestatzen digute, sozializaziorako presatzen digute.